Lobster - Keep It Brutal
2006/10/23
2006/10/19
Argazki safaria
Argazki-makina eskuetan, eta irudimen apur batekin honelako emaitzak lortzen dira. Ez dago errealitate ederrik ezta itsusirik ere, dena da begiratzen diogun begien araberakoa.
2006/10/07
2. saioa- Irudiaren Konposizioa

Argazki batean dauden elementuen banakateri deitzen diogu konposizioa. Elementu bezala honako hauek har ditzakegu: argazkian agertzen diren objektuak, euren eraketa edo ehundura, koloreak, argiak, masak, ikusten dituguneko angelua... Beraz, konposizioa zera da, argazkiko elementu nagusiak beste elementuekin erlazionatzeko era. Erlaziook elementuen arteko armonia edo oreka bilatzen dute, baina berdin bila dezakete elementuen arteko kontrastea edo oposizioa.
Sor daitezkeen konposizioek edo banaketek hainbat sentsazio eragiten dituzte, hala nola ordena eta baretasuna, dinamismoa, bolumena, sakonera, monotonia, ... eta baita ere tristura, askatasuna, poztasuna, bakardadea, misterioa, ...
Egilearen asmoa funtsezkoa da banaketa egiterakoan eta erlazioak ezartzerakoan. Eta horrek, jakina, behaketa arduratsua eta sentsibilitatea eskatzen ditu. Norberaren kreatibitatearen menpe dagoen zerbait izanik, ez dago arau matematikorik banaketa hau edo bestea erabakitzeko, baina egon badaude printzipio nagusi batzuk konposizioaren inguruan, eta haiek erabiliz gero emaitza onak lortzen dira.
2006/10/03
Blog honetan zer topatu ahal duzu?

Argazkigintza munduari hurbilpen bat izan nahi du nire lan honek. Argazkigintzari hurbilen bat, baina ikastetxeko ikuspuntutik erabilerari dagokionez. Izan ere argazkigintza tailerra ematen dut, eta tresna hau interesgarria iruditu zait duen alderdi motibagarri horregatik. Nire asmoa da bertan edukin teorikoak zintzilikatzea nire ikasleek kontsulta ditzaten. Gero saiatuko naiz ariketa batzuk zintzilikatzen ikasleek irakurritako teoriari buruz. Alderdi motibagarria berau da hain zuzen, apunteen bidez ikasi beharrean sarean bertan kontsultatu dezakete modu jostagarri batez, nire ustez. Ikusteke dago eurentzat ere motibagarria den ikasteko modu hau.
Hauxe da labur bilduta nire lehen blog honetan egin nahi dudana.
Suposatzen dut tresna ezagutu ahala, ideia gehiago etorriko zaizkidala burura, eta zuk, irakurle fin horrek, nire lanari jarraipena egiten badiozu, nire aurrerapenaz(edo ez) lekukoa izango zara, eta zure aholkuak jasoko ditudalakoan.
Hauxe da labur bilduta nire lehen blog honetan egin nahi dudana.
Suposatzen dut tresna ezagutu ahala, ideia gehiago etorriko zaizkidala burura, eta zuk, irakurle fin horrek, nire lanari jarraipena egiten badiozu, nire aurrerapenaz(edo ez) lekukoa izango zara, eta zure aholkuak jasoko ditudalakoan.

Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.
